Txopi
txopi@mastodon.eus

Guardia Zibilak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari (AEM) lotutako webgune bat itxi du, webgunearen egilea atxilotuz eta handik ordu gutxira aske utziz. Pertsona honek bere Basauriko etxean zuen material informatikoa eraman du poliziak.
amnistiaaskatasuna.com/eu

Albistea: berria.eus/albisteak/218990/gu

1 day ago
Txopi
txopi@mastodon.eus

#262 4/6

⬜🟩⬜⬜⬜
⬜🟩🟨⬜⬜
🟩🟩⬜🟩⬜
🟩🟩🟩🟩🟩

wordle.talaios.coop

2 days ago
Txopi
txopi@mastodon.eus

Ez dut ulertzen zergatik munduko beste instantzia batzuetan hainbat irudi arriskutsu bezala markatzen dituzten. Janaria erakustea edo janariaz mintzatzea ere desegokitzat har daiteke?

2 days ago
Txopi
txopi@mastodon.eus

Euskaraz bideojoko libreen katalogoa: gamerauntsia.eus/jokoak/euskar

@gamerauntsia​k mantentzen du katalogo hau, libreak ez direnekin batera, eta duela gutxi eguneratu ditu edukiak.

5 days ago
Txopi
txopi@mastodon.eus

"aplikazio dezentralizatuei" buruzko ekitaldi bat antolatuko duela ikusi dut eta emozionatu naiz, fedibertsoaz ari zelakoan:
enpresadigitala.spri.eus/eu/ap

delakoen atzean zer dagoen begiratu eta nire ilusio guztiak pikutara joan dira: kriptomoneten blufa, Web3 blufa eta blockchain teknologiaren erabilera neoliberalak.

Ea SPRI-k noiz antolatzen duen fedibertsoari buruzko ekitaldi bat, merezi du eta!

5 days ago
Txopi
txopi@mastodon.eus

​ko hauteskundeak irabazi dituena, Georgia ultraeskuindarra, kontserbadorea eta populista da? Bai, eta hitzaldi demagogiko honetan duzu froga.

5 days ago
Txopi
txopi@mastodon.eus

MOOOOOOOOOODERATUA NAIZ!!!

September 27, 2022
Txopi
txopi@mastodon.eus
September 27, 2022
Txopi
txopi@mastodon.eus

Udagoien garaia garaia dela esan daiteke ekitaldi hauek ikusita:
➡️ Nafarroako komiki azoka martxan da.
➡️ Gaur bertan Donostian Haur Besoetakoaren 3. albumaren aurkezpena egingo da.
➡️ Aste honetan eta datozen bietan Euskal Komikia 1975etik erakusketa dago Sestaon.
➡️ Asteburu honetan Getxoko Komiki azoka izango da (adi 2 kale haratago mugitu da aurten eta).

September 27, 2022
Txopi
txopi@mastodon.eus

Metodologia arinak lantaldeetan aplikatzean arazoak agertu daitezke (, ...), maiz ohiko metodologietara ohituta gaudelako (, , , ...). Benetako paradigma aldaketa egin ezean, garapen proiektuak egiteko mundu bi hauetetatik txarrena lortzeko arriskua dugu. Adi beraz!

tresna librea garatzen duten Kaleidos enpresakoek, gai hauen inguruan, artikulu interesgarri batzuk dituzte beraien blogean. Adibidez, hau:
blog.kaleidos.net/Antipatrones

September 27, 2022
Txopi
txopi@mastodon.eus

Irailaren 28an, asteazkena, ​ hizketagai Antzuolako mahai-inguru honetan: "Jabetza pribatutik ezagutza kolektibora. , , domeinu publikoa; zein da diferentzia?"
sustatu.eus/1663917837 @erralin

Oharra: pozten naiz gai honi buruzko hitzaldietarako sortu nuen semaforoa erabiltzen jarraitzen delako: commons.wikimedia.org/wiki/Fil

September 23, 2022